Skip to main content

PRODUKTUAK ENTREGATZEKO POLITIKA

www.alaboca.es (hemendik aurrera, Webgunea) ALBARABA SL enpresaren (hemendik aurrera, JABEA) webgunea da. Enpresaren IFK B0138918-8 da, eta helbide soziala, Bergarako Atea kalea 4 – 13. pabiloia, 01013 Gasteiz (Araba).

Webgunean sartzeko, webgunea kopiatu edo erreproduzitzeko eta bertako zerbitzuak erabiltzeko, une bakoitzean indarrean dauden Erabilera Baldintzak onartu behar dira aldez aurretik. JABEAK beretzat gordetzen du baldintza horiek aldatzeko eskubidea; aldaketa horiek Webgunean testu berri bat idatzita agertuko dira.

Erabiltzailearen ardura da Erabilera Baldintzak ezagutzea Webguneko produktuetan eta zerbitzuetan sartu aurretik; baldintza horiekin ados egon ezean, mesedez, ez erabili Webgunea.

ENTREGA-EPEAK

Behin ordainketa eginda webgunean banku-txartelarekin, eskabidea egun horretan bertan aterako da, eta entrega-epea gutxi gorabehera 48 ordu izango da.

ATZERA EGITEA

Bezeroak 14 egun natural ditu produktua jasotzen duenetik erosketan bere borondatez atzera egiteko, inolako penalizaziorik gabe eta arrazoien berri eman beharrik gabe.

Erosketa osorik itzuli beharko da, bere produktu guztiekin. Kasu guztietan, higiene-arrazoiengatik, itzuli nahi diren produktuek egoera onean egon behar dute, erabili gabe, beren bilgarrian eta jatorrizko zigiluarekin, eta osagarri guztiekin.

Bezeroak bere gain hartuko ditu itzulketaren bidalketa-gastuak. Inoiz ez da onartuko ordaindu gabeko garraio-kostuko bidalketarik.

Bezeroaren ardura izango da produktua eta bilgarria egoera onean iristea, eta beharrezkoa izango da produktuak modu egokian paketatzea, garraiatzeko garaian honda ez daitezen.

Itzulitako paketea jasotzen dugunean, haren egoera aztertuko dugu, eta itzulitako produktuak, eta, halakorik balego, osagarriak, laginak, sustapen-opariak eta dokumentazioa osorik eta egoera onean daudela egiaztatu ondoren, bezeroari mezu elektroniko bat bidaliko diogu, jakinarazteko dirua itzuliko zaion edo ez.

Erosketaren truke jasotako ordainketa guztiak, itzulketa-gastuak barne, 14 egun naturalen barruan bueltatuko dira erosketan atzera egindako egunetik zenbatzen hasita.

Bezeroak erositako produktua ordaintzeko hasieran erabilitako bitarteko beraren bidez itzuliko zaio dirua. Gure gain hartzen dugu itzuli beharreko diruari eusteko eskubidea, harik eta produktuak jasotzen ditugun arte, edota bezeroak produktuak itzuli dituen frogaren bat jaso arte, zer baldintza betetzen den lehenengo.

Produktua erabili bada, ez dugu dirua itzuliko.

Bezeroak okerreko produkturen bat edo egoera txarrean dagoen bat jasotzen badu, edota garraio-enpresaren erruz produktua galdu edo hondatzen bada, bezeroak produktuaren itzulketa edo ordezko bat emateko eska dezake 14 egun naturalen barruan produktua entregatzen den egunetik zenbatzen hasita. Kasu horretan, itzulketaren bidalketa-kostuak gure gain hartuko ditugu, produktu hondatua jasoko dugu eta produktu berdin batekin ordezkatuko dugu bezeroak kostu gehigarririk ordaindu behar izan gabe; galdutako produktuekin ere berdin jokatuko dugu.

Esta web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y compra de productos. Puede ver aquí la Política de Cookies.    Ver Política de cookies
Privacidad