Alaboca Catering enpresan kafe-atsedenaldirako aukera asko eta askotarikoak eskaintzen dizkizugu, Gasteizen.
Kafe-atsedenaldiak funtsezkoak dira mintegi, bilera eta hitzaldietan. Modu egokiena dira eten bat egiteko, goizean zein arratsaldean.
Ohiko aukerez gain, opil edota pintxoz osatuak, kafe-atsedenaldietarako aukera osasungarriagoak ere baditugu, zerealez, frutaz eta jogurtaz edota 0 KM-ko produktuz osatuak, denak bertakoak. Zure gonbidatuei izugarri gustatuko zaizkie.
Kafe-atsedenaldirako behar duzun guztia.
Alaboca Catering enpresan kafe-atsedenaldirako edo hamaiketarako behar duzun guztia dugu, baita mahaiak eta mahai-tresneria ere, zeinak konpostagarriak edo birziklagarriak diren. Hemen dituzu adibide batzuk, baina gustuko duzun beste edozein kafe-atsedenaldiko zerbitzua eskain dezakegu, fruta gehituz, edota beste edozein janari mota, beroa zein hotza, gazia zein gozoa.
Gure kafe-atsedenaldiko zerbitzu guztietan honako hau sartzen da:
- Kafea, kafe deskafeinatua eta infusioak.
- Esnea, esne gaingabetua edota sojazkoa, eta ur minerala.
- Erabilera bakarreko zamaua, edalontziak eta zapiak, dena konpostagarria edo birziklagarria.
Halaber, behar dituzun gauza gehigarri guztiak ere jarriko dizkizugu, dena gutxieneko pertsona kopuru bat behar izan gabe. Dena den, eskaera ez bada 100 euro baino gehiagokoa 20 euro kobratuko dizkizugu garraio eta entregarengatik.
Kafe-atsedenaldia: Klasikoa
Gure gosari tradizionalena, opilez osatua, goizerako egokia.
Opil txikiak aukeran: 2 croissant txiki, 2 napolitana txiki edo te-pastak.
Prezioa: 5,50 € + BEZa (%10) Zukuarekin: 6,50 € + BEZa (%10) Askotariko fruten burruntzia: 1,50 €-ko gehigarria
Kafe-atsedenaldia: Mistoa
Gosari osoa, gozoa eta gazia aukeran, gustu guztietarako.
Opil txikiak aukeran: 2 croissant txiki, 2 napolitana txiki edo te-pastak, eta pintxo gazi bat.
Prezioa: 6,50 € + BEZa (%10) Zukuarekin: 7,50 € + BEZa (%10) Askotariko fruten burruntzia: 1,50 €-ko gehigarria
Kafe-atsedenaldia: Business
Opilak eta pintxoak aukeran; pintxoetako bat, urdaiazpiko iberikoarena.
Opil txikiak aukeran: 2 croissant txiki, 2 napolitana txiki edo te-pastak, eta 2 pintxo aukeran: urdaiazpiko iberikoa piperrarekin eta pisto-tosta antxoarekin.
Prezioa: 7,50 € + BEZa (%10) Zukuarekin: 8,50 € + BEZa (%10) Askotariko fruten burruntzia: 1,50 €-ko gehigarria
Kafe-atsedenaldia: Pintxoak
Pintxo zaporetsuz osatutako kafe-atsedenaldia, edozein unetarako egokia.
4 pintxo aukeran: urdaiazpiko iberikoa piperrarekin, pisto-tosta antxoarekin, sandwich begetala eta porru-entsalada otarrainxkarekin. Prezioa: 10,50 € + BEZa (%10) Zukuarekin: 11,50 € + BEZa (%10) Askotariko fruten burruntzia: 1,50 €-ko gehigarria
Kafe-atsedenaldia: Osasungarria
Gosari desberdina, osasungarria eta energetikoa.
Laranja-zuku naturala, mueslia, askotariko fruten burruntzia, jogurt naturala eta sandwich begetala.
Azukreaz gain, estevia eta eztia aukeran, baita soja- eta olo-esnea ere.
Galdetu prezioa.
Kafe-atsedenaldia: 0KM
Guztiz bertako produktuekin osatutako gosaria.
Goya gozotegiko opil txikiak aukeran; patata-tortilla pintxo bat, Arabako patatarekin eta oilategiko arrautzekin egina, Añanako gatza gehituta, eta gazta (Idiazabal) eta menbrillo pintxo bat. Galdetu prezioa.
Zukua naturala edota burruntzia fruta freskoz bakarrik osatua izatea nahi baduzu: 1,00 €-ko gehigarria + BEZa (%10)