Alaboca Catering enpresan uste dugu janaria gure kulturaren eta bizitzaren adierazpide bat dela.
Enpresa-ekitaldien eta ekitaldi pribatuen bikaintasunaren eredu gara; xehetasun guztiak kontuan hartzen ditugu; puntualtasuna, antolaketa, garbitasuna eta profesionaltasuna begiratzen dugu, eta gure lana maite dugu. Gehien baloratzen ditugun gure inguruko lehengaiak eta upategietako ardorik onenak, sukaldaritzako profesional bikainak eta zerbitzua dira gure filosofiaren eta proposamen komertzialaren osagai funtsezkoenak.

Gure konpromisoa

Alaboca Catering enpresan gure planeta toki garbiagoa eta iraunkorra izatea nahi dugu; hala, gure jarduerak jasangarritasunarekin lotuta daude ahalik eta gehien.

Konpromiso hori beti gogoan dugula, gure janaria, ahal dela, inguruko hornitzaileen produktuekin egiten dugu, hau da, 0 KM-ko produktuekin, eta catering-zerbitzuetan elementu konpostagarriak eta birziklagarriak erabiltzen ditugu.

Ekitaldi korporatiboetan, plastikozko platerak, mahai-tresnak, edalontziak eta beste erabiliz gero, hondakin eta zabor asko sor daiteke, eta ingurumen-inpaktu handia eragin. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela zenbait neurri hartzea janari- eta sukaldaritza-zerbitzuak jasangarriagoak izan daitezen; honako hauek, adibidez:

  • Cateringeko erretilu, mahai-tresna, zapi eta ontzi birziklagarri edota konpostagarriak erabiltzea.
  • Bertako osagaiak erabiltzea ahal den neurrian.
  • Birziklatze-sistemak langunetik bertatik hastea.

Funtsezko balioak

Talde-lana eta antolamendua dira gure lanaren oinarria, baina leialtasuna, zuzentasuna, grina eta errespetua ere oso garrantzitsuak dira guretzat.

Alaboca Catering enpresan ingurumenarekin konprometitua gaude, eta behar den guztia egiten dugu konpromiso hori sendotzen; hala, gure lan-ingurua eta lan egiteko modua segurua, osasungarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izaten saiatzen gara.

Elikagaiaren sektorearen eta ostalaritzako frankizien hornitzaile ere bagara

Alaboca Catering enpresan ostalaritzako frankiziekin ere lan egiten dugu penintsula osoan (produktuak haientzat guztiz neurrira egiten ditugu), baita elikagaiaren industriako banatzaileekin ere.

Arlo horretan dauzkagun zerbitzuen eta eskaintza komertzialaren berri izan nahi baduzu, jarri zuzenean gurekin harremanetan. Pozik azalduko dizugu behar duzun guztia.