Skip to main content

Bilera, ekitaldi eta biltzarretarako cateringean adituak

Zure cateringa, esku onetan.

Edozein dela antolatzea pentsatuta daukazun ekitaldia, cateringaren arloan dituzun behar guztiei profesionaltasunez eta eraginkortasunez erantzuteko konpromisoa hartzen dugu Alaboca Catering enpresan, dela lan-bilera bateko kafe-atsedenaldi edo hamaiketakorako, dela biltzar jendetsu bateko koktel, aperitivo edo luntxerako.

Bezero askorentzat prestatu ditugu catering-zerbitzuak haiek Gasteizen eta inguruan antolatu dituzten ekitaldi eta biltzarretarako. Zuk ekitaldia nolakoa izatea nahi duzun esan, eta gainerakoa gure esku utzi: benetako profesionalak gara cateringaren arloan. Halaber, tokia ere behar baduzu, areto pribatu bat eskaini ahal dizugu Gasteizko erdigunean.

Zergatik Alaboca Catering?

Urteetako esperientzia dugu Gasteizen ekitaldi gogoangarriak antolatzen eta kalitatezko cateringa eskaintzen bilera, ekitaldi eta biltzarretan. Gustuko ditugu ekitaldiak, edozein neurritakoak: lan-bileretako kafe-atsedenaldiak eta hamaiketakoak zein Gasteizko leku enblematikoenetan egiten diren biltzarretako luntx eta koktel jendetsuak. Pintxoen take-away zerbitzua ere eskaintzen dugu, kaxa erosoetan, baita 40 pertsonarentzako lekua duen gure ekitaldi-aretoa ere.

Ospe ezin hobea

Gure catering-zerbitzuaren kalitatean, profesionaltasunean eta sendotasunean, eta gure esperientzia-urteetan oinarritua.

Bermea eta kalitatea

Puntualtasuna, antolaketa ezin hobea eta garbitasun handiena, Alaboca Catering enpresaren Erregistro Sanitario ofizialak eskaintzen dizun bermearekin.

 

Janari lasaia eta 0 KM

Betiko zaporeak eta, ahal den guztietan, osagai natural eta freskoak erabiliz, 0KM-koak eta bertako ekoizleenak.

Jasangarritasuna

Catering-elementu konpostagarriak edo birziklagarriak erabiltzen ditugu, zure ekitaldiak jasangarritasunean irabaz dezan.

Aukera osasungarriak eta begetarianoak

Aukera beroak eta hotzak, gaziak eta gozoak, gustu eta behar dietetiko guztietarako.

Kalitate-prezio erlazio bikaina

Aurrekontu guztietarako aukerak, jatordu ezin hobeez gozatzeko nahi baino gehiago gastatu gabe.

Ikusi gure catering-proposamenak

Menuak eta errazioak

Menuen cateringa

Ikusi menuak
Gosariak eta hamaiketakoak

Kafe-atsedenaldiko cateringa

Ikusi aukerak
Pintxo-dastaketa

Kokteleko cateringa

Ikusi karta
Esta web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y compra de productos. Puede ver aquí la Política de Cookies.    Ver Política de cookies
Privacidad