Profesionalen artean
Alaboca Catering enpresan catering-aukera bikaina eskaintzen dizugu, janaria zainduz, zerbitzu paregabea eskainiz eta xehetasunei begiratuz.
Esperientzia handia daukagu catering-zerbitzuetan, eta Gasteizko eta inguruetako enpresa pribatu, erakunde eta talde askorekin lan egin izan dugu. Zenbait urtetan eskaini dugu gure zerbitzua, bai lan-bilera txikietan, bai Europa biltzra-jauregian edota Eusko Jaurlaritzan egin diren ekitaldi handietan.
Honelakoak gara
Sukaldaritza gogoangarria, zure helburuak lortzeko
Profesionaltasuna, ilusioa, prestutasuna, zintzotasuna eta errespetua presente daude, bulegotik hasi, eta sukalderaino; hala, ekitaldi bakoitza xehetasun guztiak kontuan hartuta prestatzen dugu, zure espektatibak bete, eta baita gainditzeko ere.
Gure ekitaldi-aretoa
Areto pribatu bat daukagu Gasteizko erdialdean, eta zure ekitaldia egin ahal izateko. Berrogei lagunentzako tokia du, eta ekitaldi bikain bat antolatzeko behar den guztia du. Jakinarazi ekitaldia noiz egin nahi duzun eta, libre badago, egin erreserba.
Pintxoak, eramateko
Gure kartan aukeran dituzun pintxoak prestatuko dizkizugu, eraman ditzazun. Kaxa erosoetan bilduko dizkizugu, eta Gasteizko gure instalazioetan jaso ditzakezu. Horretarako, 24 ordu lehenago abisatu behar diguzu. Kaxa bakoitza, gutxienez, 12 pintxokoa da. Kontsultatu gure prezio bereziak.
Kafe-atsedenaldirako eta hamaiketakorako cateringa
Ohiko aukerak (opilak edota pintxoak) eta aukera osasungarriak (zerealak, fruta eta jogurta), 0 KM-koak, guztiz bertako produktuekin osatuak.
Koktel eta aperitiboetarako cateringa
Pintxoz osatutako zizka-mizkak goiz, arratsalde eta gauerako, hotzak zein beroak, baita begetarianoentzat ere, gure lurraldeko ardo eta txakolin aukera paregabeaz lagunduta.