Skip to main content

www.alaboca.es (hemendik aurrera, Webgunea) ALBARABA SL enpresaren (hemendik aurrera, JABEA) webgunea da. Enpresaren IFK B0138918-8 da, eta helbidea, Bergarako Atea kalea 4 – 13. pabiloia, 01013 Gasteiz (Araba).

Webgunean sartzeko, hura kopiatzeko edo erreproduzitzeko eta bertako zerbitzuak erabiltzeko, une bakoitzean indarrean dauden Erabilera Baldintzak onartu behar dira aldez aurretik. JABEAK beretzat gordetzen du baldintza horiek aldatzeko eskubidea; aldaketa horiek Webgunean testu berri bat idatzita agertuko dira.

Erabiltzailearen ardura da Erabilera Baldintzak ezagutzea Webguneko produktuetan eta zerbitzuetan sartu aurretik; baldintza horiekin ados egon ezean, mesedez, ez erabili Webgunea.

ALDAKETA- ETA ITZULKETA-POLITIKA

Produktua aldatzeko, bezeroak bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan jarri behar du eskaera jaso ondorengo 14 egun naturalen barruan.

Osasun- eta higiene-arrazoiak direla-eta, ez da onartuko entregatu ondoren zigilua kendu zaion edo erabili den produkturik; hala, produktua egoera onean eta jaso zenean zegoen bezala itzuli behar da.

Osasun- eta higiene-arrazoiengatik ere ez da ezein produktu hozturen itzulketarik onartuko itzulketa garraiolariak entregatu ondoren gertatuz gero, halakoetan ez baitago hotz-katea ziurtatzeko modurik. Ekoizpen-egunetik zenbatzen hasita iraungitze-data legez atzera egiteko aurreikusita dagoen 14 eguneko epea baino lehenagokoa den produktuetan ere ez da ez da itzulketarik onartuko.

Itzulketetan, bidaltze- eta jasotze-gastuak bezeroaren kontura izango dira. Inoiz ez da onartuko ordaindu gabeko garraio-kostuko bidalketarik. Produktu berria aldatu nahi den produktua baino garestiagoa bada, bezeroak prezioaren aldea ordaindu beharko du. Eta produktu berria aldatu nahi dena baino merkeagoa bada, berriz, aldea ez da dirutan itzuliko, baizik eta opari-txeke bat egingo zaizu, eta hurrengo erosketan erabili ahal izango duzu. www.alaboca.es webgunean erositako edozein produktu itzultzeko edo aldatzeko, bezeroak Bezeroaren Arretarako gure zerbitzuarekin jarri behar du harremanetan, posta elektronikoz: contacto@alaboca.es, edo telefonoz: 945 095 890 (09:00-17:00). Bezeroak eskabidearen zenbakia jakinarazi beharko du, eta zehatz-mehatz zer pauso eman behar dituen esango diogu. Halaber, jakinarazten dizugu ez dugula aldaketarik edo itzulketarik onartuko aldez aurretik jakinarazi gabekorik azaldu ditugun bitartekoen bidez.

EZEZTATZEAK

Bezeroak eskabidea ezezta dezake ezer ordaindu gabe, ezta inolako arrazoirik eman behar izan gabe ere, lehenbailehen harremanetan jarrita Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin, 945 095 890 telefonora deituz edo contacto@alaboca.es helbide elektronikora idatziz.

Eskabidea ez bada gure biltegitik atera arazorik gabe ezeztatuko dugu, baina bidean bada, berriz bueltan jaso arte itxaron beharko dugu, eta behin jaso dugula baieztatuta, produktuaren zenbatekoa itzuliko dugu, bidalketa-gastuak izan ezik. Zuk produktua erosteko erabilitako bide bera erabiliko dugu dirua itzultzeko.

Esta web utiliza cookies para mejorar su experiencia de navegación y compra de productos. Puede ver aquí la Política de Cookies.    Ver Política de cookies
Privacidad