BEZEROEN SARBIDEA
Titularrak zure pribatutasun-politikari buruzko informazioa ematen dizu, https://alaboca.es webgunearen bidez produkturen bat erosi edo zerbitzuren bat kontratatzeko orduan nabigatzean erabiltzaile edo bezeroen datu pertsonalak bilduz gero horiek nola tratatu eta babesten diren jakiteko.
Hala, Titularrak ziurtatzen du datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzen duela; araudi hori lege honetan ageri da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DPB EDBLO). Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudia ere (EB) betetzen du, pertsona fisikoak babesteari dagokiona (DBEO).
Webgunea erabiltzeak esan nahi du Pribatutasun Politika hau onartzen dela, bai eta Lege Oharrean jasotako baldintzak ere.
Erantzulea
-
Erantzulea: Albaraba SL
-
IFZ: B01389188
-
Helbidea: Bergarako Atea 4 – 13. pab. Gasteiz, Araba – Espainia
-
Helbide elektronikoa: info@alaboca.es
-
Webgunea: https://alaboca.es
Datuen tratamenduari aplikatzen zaizkien printzipioak
Zure datu pertsonalak tratatzeko orduan, Titularrak honako printzipio hauek aplikatuko ditu, zeinak datuak babesteko Europako erregelamendu (DBEO) berriaren eskakizunetara egokitzen diren:
-
Zilegitasun-, fideltasun- eta gardentasun-printzipioa: Titularrak beti eskatuko du adostasuna datu pertsonalak tratatzeko, eta adostasun hori helburu espezifiko bat edo batzuetarako izan daiteke; Titularrak aldez aurretik erabateko gardentasunez azalduko dizkio helburu horiek Erabiltzaileari.
-
Datuen minimizazioaren printzipioa: Titularrak datuak eskatzen dituen helburuetarako ezinbestekoak direnak bakarrik eskatuko ditu.
-
Datuak gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: Titularrak bildutako datu pertsonalak horiek tratatzeko behar den denbora soilik gordeko ditu. Titularrak Erabiltzaileari jakinaraziko dio datuak gordetzeko epea, helburua zein den kontuan hartuta.
Izen-emateetan, Titularrak aldizka berrikusiko ditu zerrendak, eta denboraldi luze samar batez jarduerarik gabe egon direnak ezabatu egingo ditu. -
Osotasun- eta konfidentzialtasun-printzipioa: bildutako datu pertsonalak haien segurtasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna ziurtatuta tratatuko dira.
Titularrak behar diren neurriak hartzen ditu hirugarrenak erabiltzaileen datuetara baimenik gabe sar ez daitezen edota erabilera okerra egin ez dezaten.
Datu pertsonalen bilketa
Webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa datu pertsonalik ematea.
Eskubideak
Titularrak jakinarazten dizu zure datu pertsonalen inguruan eskubide hauek dituzula:
-
Bildutako datuetan sartu.
-
Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatu.
-
Datuen tratamendua mugatzeko eskatu.
-
Tratamenduaren aurka egin.
Ezin duzu datuen portabilitatearen eskubidea baliatu.
Eskubide hori baliatzea pertsonala da, eta, horregatik, interesdunak zuzenean eskatu behar dio Titularrari; horrek esan nahi du uneren batean bere datuak eman dituen edozein bezerok, harpidedunek edo kolaboratzailek Titularrari eska diezaiokeela bilduta dauzkan datuei buruzko informazioa eta nola lortu dituen jakinarazteko, baita datuak zuzentzeko, ez tratatzeko, erabilera mugatzeko edota Titularraren fitxategitik ezabatzeko.
Zure eskubideak baliatzeko, zure eskaera info@alaboca.es helbide elektronikora bidali behar duzu, Nortasun Agiri Nazionalaren edo horren pareko dokumentu baten fotokopiarekin batera.
Eskubide horien erabileraren barruan ez da sartzen Titularra helburu administratibo, legezko edo segurtasunezkoetarako gordetzera behartuta dagoen daturik.
Babes judizial eraginkorrerako eskubidea duzu, bai eta erreklamazio bat aurkezteko ere kontrol-agintaritzan, kasu honetan Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, baldin eta dagozkizun datu pertsonalen tratamenduak araudia hausten duela uste baduzu.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburua
Webgunera konektatzen zarenean Titularrari mezu bat bidaltzeko, haren buletinean harpidetzeko edota produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko, informazio pertsonala ematen ari zara, eta informazio horren erantzulea Titularra da. Informazio horretan datu pertsonalak egon daitezke, hala nola IP helbidea, izen-abizenak, helbide fisikoa, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta beste. Informazio hori ematean, baimena ere ematen duzu OVHk zure informazioa bil, erabil, kudea eta gorde dezan, betiere orri hauetan deskribatzen den bezala bakarrik:
Datu pertsonalak eta Titularrak egiten duen tratamendua aldatu egiten dira, informazioa biltzeko sistemaren arabera:
-
Produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko formularioak: Titularrak zenbait datu pertsonal eskatzen ditu, eta horien artean honako hauek egon daitezke: izen-abizenak, nortasun-agiria (identifikazio fiskaleko zenbakia, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, pasaportea edo bizileku-baimena), helbide elektronikoa, posta-helbidea, telefono-zenbakia eta ordainketa-datuak (ordainketa-moduak edo bankuko datuak). Horren helburua da Erabiltzailearekin harreman komertziala izatea, eskariak bidaltzea, kontratatutako zerbitzuak eskaintzea eta kontratatutako produktuen eta zerbitzuen fakturazioa egitea eta kobratzea.
Titularrak beste helburu batzuetarako ere tratatzen ditu datu pertsonalak:
-
Lege Oharraren orrian eta aplikatu beharreko legean jasotzen diren baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Hor sar daiteke tresnen eta algoritmoen garapena, webguneari lagunduko diotenak biltzen dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen.
-
Webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetan laguntzeko eta haiek hobetzeko.
-
Erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko. Titularrak beste nortasun-datu batzuk ere biltzen ditu, cookieen erabileraren bidez Erabiltzailearen ordenagailuan deskargatzen direnak webgunean nabigatzen duenean; cookie horien ezaugarriak eta helburua Cookie Politika orrian zehaztuta daude.
-
Sare sozialak kudeatzeko. Titularra sare sozialetan ageri da. Titularraren sare sozialen jarraitzailea bazara, datu pertsonalen tratamendua atal honen arabera kudeatuko dira, bai eta kasu bakoitzari dagozkion sare sozialaren erabilera-baldintza, pribatutasun-politika eta sarbide-arauen arabera, Erabiltzaileak aldez aurretik onartuak.
Esteka hauetan kontsultatu ditzakezu sare sozial nagusien pribatutasun-politikak:
Titularrak honako helburu hauekin tratatuko ditu zure datu pertsonalak: sare sozialetan bere presentzia zuzen administratzeko; bere jarduerei, produktuei edo zerbitzuei buruz informatzeko, eta sare sozialen arauek baimendutako beste edozein helburutarako.
Titularrak inoiz ez du sare sozialetako jarraitzaileen profilik erabiliko publizitatea bidaltzeko modu banakakoan bidaltzeko.
Datu pertsonalen segurtasuna
Zure datu pertsonalak babesteko, Titularrak arrazoizko neurri guztiak hartzen ditu eta industriako jardunbide onenak betetzen ditu datuen galera, erabilera okerra, eskuratze desegokia, hedapena, aldaketa edo suntsipena eragozteko.
Webgunea hemen dago kokatuta: OVH. Datuen segurtasuna bermatuta dago, horretarako behar diren neurri guztiak hartzen baitituzte. Haren pribatutasun-politika kontsultatu dezakezu informazio gehiago izateko.
Titularrak Erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalak ez dizkiela utziko hirugarren erakundeei, betiere legez behartua ez badago edota zerbitzua emateko beharrezkoa ez bada kontratu-loturarik izatea datuen tratamendurako arduradun batekin. Azken kasu horretan, datuak hirugarren bati utziko zaizkio Titularrak Erabiltzailearen adostasun espresua duenean bakarrik.
Dena dela, baliteke batzuetan beste profesional batzuekin kolaboratu behar izatea; kasu horietan Erabiltzaileari kolaboratzailea nor den jakinaraziko zaio, bai eta kolaborazioaren helburua zein den ere, eta adostasuna eskatuko zaio. Hori beti egingo da segurtasun-neurri zorrotzen bidez.
Beste webgune batzuen edukia
Baliteke webgune honetako orrietan zenbait eduki txertatuta egotea (bideoak, irudiak, artikuluak…). Beste webgune batzuetatik txertatutako edukiaren portaera webgune hori bisitatu bazenu bezala da.
Webgune horiek zuri buruzko datuak bil ditzakete, cookieak erabili, hirugarrenei buruzko jarraipen-kode bat txertatu eta kode hori erabiliz zure interakzioa ikuskatu.
Cookie Politika
Webgune honek, ondo funtziona dezan, cookieak erabili behar ditu. Cookieak zure web-nabigatzailean biltzen den informazioa dira.
Cookie Politika orrian kontsultatu dezakezu cookieen bilketa eta tratamenduari dagokion politikari buruzko informazio guztia.
Datuak tratatzeko legitimazioa
Hauek dira zure datuak tratatzeko oinarri legalak:
-
Interesdunaren adostasuna.
-
Kontratua betetzea edota interesdunarekin egindako kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea, Titularrari erositako produktu edo zerbitzu bat eskaintzeko helburuarekin.
-
Lege-betekizunak betetzeko.
Datu pertsonalen kategoriak
Hauek dira Titularrak tratatzen dituen datu pertsonalen kategoriak:
-
Nortasun-datuak.
-
Ez dira tratatzen bereziki babestuta dauden datuak.
Datu pertsonalak gordetzea
Titularrari emandako datu pertsonalak datuak ezabatzeko eskatu arte gordeko dira.
Datu pertsonalen jasotzaileak
-
Google Analytics web-analitikako zerbitzu bat da, Google Inc. Delawareko konpainiak eskainia. Hona konpainia horren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak (“Google“).
Google Analytics web-analitikak cookieak erabiltzen ditu. Cookieak zure ordenagailuan dauden testu-artxiboak dira, Titularrari erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzen diotenak. Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek zuzenean helaraziko du eta gordeko du Estatu Batuetako zerbitzarietan.
Hemen duzu informazio gehiago: https://analytics.google.com
Cookieen erabilerari dagokionez Googlek pribatutasuna nola kudeatzen duen jakiteko eta bestelako informazioa edukitzeko, Googleren Pribatutasun Politikari buruzko orrian sar zaitezke: https://policies.google.com/privacy?hl=es
Halaber, esteka honetan Googlek eta haren kolaboratzaileek erabiltzen dituzten cookie motei buruzko zerrenda ikus dezakezu, bai eta publizitate-cookieez egiten duten erabilerari buruz ere:
Webguneko nabigazioa
Webgunean nabigatuz gero, baliteke nortasunari buruzkoak ez diren datuak biltzea, hala nola IP helbidea, geolokalizazioa, zerbitzu eta guneen erabilerari buruzko erregistroa eta zu identifikatzeko erabili ezin diren beste datu batzuk.
Webguneak hirugarrenen analisien zerbitzu hauek erabiltzen ditu:
-
Google Analytics.
Titularrak ekintza hauetarako erabiltzen du bildutako informazioa: datu estatistikoak bildu, webgunea administratu, nabigazio-ereduak aztertu eta informazio demografikoa bildu.
Titularrak ez du bere gain hartzen webguneko esteken bitartez web-orri batean sartu ondoren web-orri horrek datu pertsonalei buruz egiten duen tratamenduaren erantzukizuna.
Datu pertsonalen zuzentasuna eta egiatasuna
Titularrari emandako datuak zuzenak, osoak eta zehatzak izan, eta indarrean egongo direlako konpromisoa hartzen duzu, bai eta behar den bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa ere.
Webgunearen Erabiltzaile zaren aldetik, webgunean emandako datuak benetakoak eta zuzenak izatearen erantzule bakarra zara, eta Titularra horrekin lotutako erantzukizun guztietatik salbuesten duzu.
Onarpena eta adostasuna
Webgunearen Erabiltzaile gisa, datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri jaso duzula adierazten duzu, eta haiek tratatzea onartzen eta baimentzen duzula Titularrak Pribatutasun Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako.
Titularrarekin harremanetan jartzeko, buletin batean harpidetzeko edo webgune honetan iruzkinak egiteko, Pribatutasun Politika hau onartu behar duzu.
Pribatutasun Politikaren aldaketak
Titularrak bere esku hartzen du Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea, legeak edo jurisprudentziak ezartzen dituen berritasunetara eta enpresaren jardunbideetara egokitzeko,
Politika hau indarrean egongo da beste batez ordezkatu arte. Halaber, politika berria behar den bezala argitaratuko litzateke.