Gasteizko ekitaldi eta kongresuetarako cateringa
Koktel baterako une ezin egokiagoak dira inaugurazio bat, hitzaldi bat edota kongresu baten amaiera. Une horietarako, elkarrekin harremanetan jartzeko eta ideiak komentatzeko eta trukatzeko aukera bikaina izan daiteke pintxo goxo batzuk dastatzea, ardo edo garagardo on batez lagunduak.
Bakoitzaren neurrirako cateringa
Alaboca Catering enpresak zizka-mizken menuak eskaintzen dizkizu goiz eta eguerdirako zein arratsalde eta gauerako. Pintxo bero eta hotzen aukera handia daukagu, eta laguntzeko, ardo beltz eta zuriak, txakolina, garagardoa, ura eta freskagarriak. Cateringa zure gustuen arabera osa dezakegu; gure kartan ageri diren pintxoetatik nahi dituzunak aukeratu ditzakezu zure koktel, luntx edo aperitiborako.Mahai-tresnak ere guk jarriko ditugu, dena konpostagarria edo birziklagarria, zure ekitaldia jasangarria izan dadin.Eta mahai-zerbitzua, zerbitzariak edota aretoa behar izanez gero, eskatu eta gu arduratuko gara.
Antolaketa ezin hobea eta kalitate/prezio erlazio paregabea
Alaboca Cateringa prest dago zure eskaerak entzuteko, eta menu pertsonalizatu eta aparta prestatzeko. Zer behar duzun esan baino ez duzu, eta zure neurrirako aurrekontua egingo dizugu. Gure kalitate/prezio erlazioa ezin hobea dela ikusiko duzu.Alaboca Catering enpresan zorrotz betetzen ditugu kalitatearen eta zerbitzuaren estandarrak. Eusko Jaurlaritzak emandako Erregistro Sanitarioa daukagu, eta antolaketa on baterako zehaztasunak, garbitasunak eta puntualtasunak duten garrantziaren jakitun gara. Gurekin ez duzu ezertaz arduratu beharko, zure cateringerako behar duzun guztia eskaintzen baitizugu.
Pintxoen cateringa
- Minierronboa: urdaiazpiko iberikoa
- Minierronboa: atuna, antxoa eta tomatea
- Minierronboa: atun eta pikillo nahaskia
- Porru eta otarrainxka entsalada
- Pistoa antxoarekin
- Espinaka-flamenkina
- Odolki-aterkiak
- Salmorejo-edalontzi txikiak, arrautza birrinduarekin eta urdaiazpiko-txirbilekin
- Urdaiazpiko iberiko gorena
- Ajoarriero atuna arrautza birrinduarekin
- Vol-au-Vent txikia roquefort krematsuarekin eta fruitu lehorrekin
- Gildak galeper-arrautzarekin
- Tosta: itsas kabra pastela
- Txatka eta izoki entsaladillaren tartaleta
- Izokin eta guakamole gutiziak
- Urdaiazpiko iberikoko kroketak
- Iberiko-, bakailao- edo onddo-kroketatxoak
- Patata-tortilla
- Tortilla urdaiazpiko egosiz eta gaztaz betea
- Tortilla urdaiazpiko egosiz, gaztaz eta kuiatxoz betea
- Tosta: piper bakailaoz betea
- Tosta: piper haragiz betea